Baldag Itsastxakurrak taldekoen blogak

Paper zorroa

Joxeba Arostegi naiz, Lehen Hezkuntzako Graduko ikaslea, 2. mailakoa, eta blog honetan argitaratutako post-en azalpen txiki bat egiteko dugu portfolio hau. Egin ditudan lan guztiak elkarbanatu nahiko nituzke, bakarkakoak nahiz taldean eginikoak. Hemen erabilitako hainbat aplikazio oso baliagarriak direlakoan diot hau.

Irakasgaiari heldu genionean bakoitzak bere Blog pertsonala egiteari ekin genion. Egia esan lehendik sorturik nuen blog bat, eskolan egin genuena DBH-n, baina jada ahaztuta nuen nola sortu eta, batez ere, nola eman erabilpen egoki bat.

Blog-a sortu eta gero, teknologia eta haurtzaroari buruz jardun genuen klasean, segidan horri buruzko hausnarketa bat eginez. Bertan, teknologiekin erlazionatutako haurtzaroko oroitzapenak islatu behar genituen, eta ondoren gaur egun haurrek teknologiarekin duten loturarekin konparaketa bat egin. 

Jarraian, Jordi Adell-en bideo bat ikusi genuen, non Jordik PLE-a zer den azaltzen zuen. Bideoa ikusi aurretik ez nekien PLE-aren esanahia, baina argi gelditu zitzaidan behin ikusi eta gero. Bideoa Google+ plataforman konpartitu nuen, ustez hori egin behar zelakoan, baina gero, blogean jarri behar zela oharturik, sarrera bat egin nuen. Aurrerago, Symbaloo izeneko programa baten bidez nire PLE-a egin nuen. 

Hurrengo klasean teknologian dagoen genero ezberdintasunari buruz hitz egiten aritu ginen, ondoren teknologia eta generoari buruzko hausnarketa bat eginez. 

Irailaren 22an, Amara Berri eskolaren funtzionamendu eta hedabideei buruzko lan bat izan genuen, ondoren horren inguruan hausnarketa bat eginez.

Bideoak nola argitaratu ikasten ari ginelarik, teknologia berriei buruzko bideo interesgarri bat igotzea egokia iruditu zitzaidan, kuriositate hutsak bultzaturik ikusi nuena behin, eta harrigarria irusitu zitzaidana.

Jarraian, nire PLE-a baino lehen, nire denbora lerroa egin nuen, argazki ezberdinez osatuta, capzles tresna erabiliaz; eta gero gure taldeko PLE-a argitaratu genuen, bakoitzak bere PLE-an zuena guztira bertan adieraziz.

Horren ondoren Adunako eskolatik etorri zitzaizkigun, Amara Berritik bezala, hitzaldi bat ematera, IƱaki Pagola hain zuzen.

Gure taldearen identitate zeinua den teknologia berriei kritika hasi genuen segidan, teknologien inguruko hausnarketa batekin hasiz.

Ondoren, nire bakarkako azken lanari heldu nion, nire argazki elkarrizketari hain zuzen. Bertan, teknologiak erabili gabe egitea gustatzen zaizkidan gauzak jarri nituen, hala nola, saskibaloira jolastea, lagunekin egotea, korrika egitea, bidaiatzea, haurrekin egotea bai udaleku bai aisialdi taldean, eta abar, Beranduago, taldeko argazki elkarrizketa egin genuen, geure ondorio propioak atera genituelarik, eta komunean genuena bertan adieraziz.

Hurrengo blogeko argitalpena praktikaldian egin nahi genuenaren aurrerapen txiki bat izan zen, gure hasierako ideia bertan idatziz.

Irakasgai honetako azken saio teorikoa izan genuen gero, Urriak 6an. Horren inguruan ere idatzi nuen blogean, klasean hitz egindakoari buruz apur bat hausnartuz eta azalduz.

Hurrengo sarrera egun batean grabaturiko bideo bat da, movenote aplikazioa erabiliz egindakoa, bere momentuan argitaratzea ahaztu zitzaidana.

Azkenik, gure praktikaldiko esperientzia eta bertan egitea pentsaturik geneukana azaldu nuen, gure gorabehera guztiekin.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina