Adunako eskolan dohaineko aplikazioak erabiltzen dira, eta ikasle bakoitzak bere erabiltzailea izaten du Google Apps erabilli ahal izateko (drive, google+, blogger…).
Irakasleek kuaderno digitala erabiltzen dute. Kuaderno digitala, egin beharrekoak zehazteko, landutako konpetentziak biltzeko, lantzeko moduak azaltzeko, helburuak zehazteko… balio duen dohaineko baliabide bat da. Bertan lehenago aipatutakoaren inguruko hainbat datu bildu ditzakegu eta dataren arabera sailkatu eta ordenatu. Gainera, edonon erabili dezakegun baliabidea da, eta edozein momentutan eskuratu dezakeguna. Ikasleen ebaluazioen inguruko argibideak ere idatzi ohi dituzte kuaderno digitaletan, aurrerapenak, akatsak, ongi egindako gauzak… eta beste irakasleekin partekatzeko aukera ere izaten dute. Irakasleek Calendar izeneko aplikazio bat ere erabiltzen dute egingo dituzten zereginak zein diren jakinarazteko, irakasleek gainontzekoak non dauden jakin dezaten.
Ikasleei dagokienez, irakasle eta ikasleek osatzen duten plataforma bat dute. Plataforma honen izena Classroom da eta honen bitartez posible zaie hainbat lan aurrera eramatea ordenagailu bidez. Bertan, ikasleek egiten dituzten lanak partekatu ditzakete irakaslearekin eta honek, zuzenketak egin ditzake. Bestalde, irakasleak ere hainbat gauza partekatu ditzake plataforma honetan, bai bideoak, testu interesgarriak, irudiak… ikasleenganaino iristeko.
Lanak zergati bat izaten dute, praktikotasun bat. Kasu errealak erabiltzen saiatzen dira ikasleek gauzak errazago ikas ditzaten eta jasotako informazioa benetan barnera dezaten, teoria hutsean geratu gabe. Informazioa barneratzeko, ikasten duten hori praktikan jarri dezaketela ikustea da egokiena, ikasten duten horrek zerbaitetarako balioko diela ikustea.
Amaitzeko, Adunako eskolako sistema laburbilduz, hezkuntza eraginkor, dinamiko, aktibo, kooperatibo, elkarreragile eta parte-hartzailea sustatzen duela esango genuke, metodologia berriak aplikatuz, IKT- en erabilera eta jakintza bultzatuz, eta irakasle-ikasle harremanak indartuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina