Baldag Itsastxakurrak taldekoen blogak

hitzaldia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
hitzaldia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

IÑAKI PAGOLA (ADUNAKO ESKOLA)

Aurreko asteartean, Iñaki Pagolak Adunako eskolako irakasleak hitzaldi bat eman zigun Adunako eskolako IKT-en inguruan.Aduna Donostiatik 15 km-ra aurki dezakegun herri txiki bat da. Adunan 400 biztanle inguru bizi dira eta bertako haur guztiak, 68 hain zuzen, herriko eskola txiki baten ikasten dute. Eskola honen funtzionamendua ez da beste eskola askoren antzekoa, izan ere, maila ezberdinetako haurrak batera ikasten dute. Esaterako, H.H.2-tik LH.1-ra 12 ikasle daude, L.H.1-en beste 12 ikasle daude, L.H.2-tik L.H.3-ra bitartean 15 ikasle eta L.H.4-tik L.H.6-ra bitartean 11 ikasle.Baina ezaugarri hau ez da Adunako eskola beste ikastetxeengandik desberdintzen duen bakarra. Bertan proiektuen bidez egiten dute lan, gai desberdinak lantzen eta aztertzen dituzten proiektuez osatuta dago beraien ikaskuntza prozesua. Proiektua Alkiza eta Berrobiko eskolekin elkarlana eginez eramaten da aurrera, hezkuntza aberasgarriago bat lortuz. Horretarako, testu liburuak albo batera utzi eta IKT-en erabilera anitza egiten dute. Honek harreman zuzena du eskolak duen heldutasun maila aurreratuarekin. Ikastetxe baten IKT heldutasun maila, zentru horrek duen digitalizazio mailarekin lotuta bait dago.
Adunako eskolan dohaineko aplikazioak erabiltzen dira, eta ikasle bakoitzak bere erabiltzailea izaten du Google Apps erabilli ahal izateko (drive, google+, blogger…).
Irakasleek kuaderno digitala erabiltzen dute. Kuaderno digitala, egin beharrekoak zehazteko, landutako konpetentziak biltzeko, lantzeko moduak azaltzeko, helburuak zehazteko… balio duen dohaineko baliabide bat da. Bertan lehenago aipatutakoaren inguruko hainbat datu bildu ditzakegu eta dataren arabera sailkatu eta ordenatu. Gainera, edonon erabili dezakegun baliabidea da, eta edozein momentutan eskuratu dezakeguna. Ikasleen ebaluazioen inguruko argibideak ere idatzi ohi dituzte kuaderno digitaletan, aurrerapenak, akatsak, ongi egindako gauzak… eta beste irakasleekin partekatzeko aukera ere izaten dute. Irakasleek Calendar izeneko aplikazio bat ere erabiltzen dute egingo dituzten zereginak zein diren jakinarazteko, irakasleek gainontzekoak non dauden jakin dezaten.
Ikasleei dagokienez, irakasle eta ikasleek osatzen duten plataforma bat dute. Plataforma honen izena Classroom da eta honen bitartez posible zaie hainbat lan aurrera eramatea ordenagailu bidez. Bertan, ikasleek egiten dituzten lanak partekatu ditzakete irakaslearekin eta honek, zuzenketak egin ditzake. Bestalde, irakasleak ere  hainbat gauza partekatu ditzake plataforma honetan, bai bideoak, testu interesgarriak, irudiak… ikasleenganaino iristeko.
Lanak zergati bat izaten dute, praktikotasun bat. Kasu errealak erabiltzen saiatzen dira ikasleek gauzak errazago ikas ditzaten eta jasotako informazioa benetan barnera dezaten, teoria hutsean geratu gabe. Informazioa barneratzeko, ikasten duten hori praktikan jarri dezaketela ikustea da egokiena, ikasten duten horrek zerbaitetarako balioko diela ikustea.
Amaitzeko, Adunako eskolako sistema laburbilduz, hezkuntza eraginkor, dinamiko, aktibo, kooperatibo, elkarreragile eta parte-hartzailea sustatzen duela esango genuke, metodologia berriak aplikatuz, IKT- en erabilera eta jakintza bultzatuz, eta irakasle-ikasle harremanak indartuz.




2015(e)ko irailaren 28(a), astelehena

Amara Berriko Sistemaren Inguruan


Aurreko astearteko saio teorikoan izandako hizketaldiaren inguruan hitz egingo dizuegu. Amara Berri eskolako irakasle den Amandoren bisita jaso genuen, hango metodologiaz, sistemaz, helburuetaz, antolaketaz eta abarretaz solasteko.

Irakasleak hitzaldiaren hasieratik argi utzi izan nahi du ikasleak dira haien metodologian erabateko protagonistak. Aipagarria da oso ikasleek txokoetan egiten dutela lann, adin nahasketa batekin, zikloka. Beraz, lehenengo mailakoek bigarren mailakoekin egiten dute lan, hirugarren mailakoak laugarrenekoekin, eta azkenik, bostgarren mailakoak seigarrenekoekin. Honen bidez, ikasleek elkarri laguntzeko aukera eta baliabideak eskaintzen dituztela dio Amara Berriko irakasle honek. 

Honek aipatutako beste gauza kurioso eta nahiko berritzailea dena testu liburuen erabilpen eza izango litzateke; eskola honetan informazioa jasotzeko ordenagailuak eta liburutegia erabiltzen da, azkeneko hau pasiloetan ezarrita daudelarik. Ordenagailuei dagokienez, gela guztietan Internet erabiltzeko aukera daukate, lortu beharreko informazio hura jasotzeko prozesua arinduz eta hobetuaz. 

Ikasleei askatasun osoa uzten zaie hitzaldi bat egiterako orduan gaia- edo aukeratzeko, ezaguna den "feedback" terminoa ezinbestekoa dela azpimarratuaz.

Helburuei dagokienez, bi azpimarratu zituen nagusiki; alde batetik IKT- en munduan sakontzea, ikasleei protagonismoa emanaz, arestian aipatu bezala, eta bestetik, eskolan ematen diren lanei zentzu oso bat ematea. Taldean hau eztabaidatu eta eskola guztiek izan beharreko helburuak direla uste dugu, benetan interesgarriak eta eraginkorrak izan daitezkenak.

Amara Berri eskolako ezaugarriak ere aipatu zituen hizketaldian zehar, hauek direlarik nagusienak: egunero irekita dago (nahi duenarentzat), ikasle guztiek hartzen dute parte eta eskola osorako zerbitzu bat dela. Antolaketa aztertuaz, bitxia iruditu zitzaigun zikloka lan egite hori, baina aldi berean, oso erabaki zentzuduna. Gehienetan bikoteka egiten dute lan; bigarren ziklokoak iratian aritzen dira, eta hirugarren ziklokoak, ordea, prentsa, telebista eta web-a (txikiweba) lantzen dituzte.

hitzaldian zehar "Lehenengo egunean ikasi, bigarrenean irakatsi" behin eta berriz errepikatu zuen esaldia izan zen hau. Dioenez, oso eraginkorra da, eta eskola guztietan egin beharreko ariketa iruditzen zitzaion, baita geuri ere, taldean eztabaidatu ostean. 

Aurretik aipatutako egunkariari dagokionez, esan beharra dago egunero egiten duten gauza dela, bai web orrian bai "txikiweb"-an ere, eta honez gain, egunero fotokopiatzen dira ere. Kazetarien lana 3. eta 4. ikasleek betetzen dute.

Irratiari eutsiaz, harrigarria iruditu zitzaigun Amara auzokoek 97.2 FM emisioan haurren hizketaldian entzun dezaketela, teknikarien lana, oraingo honetan, 2. zikloko 2 ikaslek beteaz. 
Azkenik telebista dugu aztergai; gela guztietan ikusten da hau, baita eskolako web- ean ere. Kameralariak 3. zikloko 4 ikasle izan ohi dira, grabatzeko eta editatzeko lana ere betetzen dutelarik. 
  
Bukatzeko, esan, oso hizketaldi interesgarria iruditu zitzaigula, non gauza berri asko ikasi genituen, eta ahare gehiago geure taldean Amara Berriko eskolan praktikaldia beteko duten haiei.