Gure hasierako asmoa haurren teknologia berrien erabileraren inguruko hausnarketa sakon bat bideratzea da. Horretarako, erronka bat botako diegu, teknologia berrien ideia mugatuz. Horrez gain, lehenengo lau astegunetan, taldekide bakoitzak indibidualki gure eskolako esperientzia blogean plazaratuko dugu; eta ostiraletan, komunean jarriko dugu astean zehar izandako esperientzia argitalpen kolektibo bat eginez.
Planteatuko dugun erronka, zikloak, mailak eta testuingurua jakin ondoren azaleratuko dugu, nahiz eta ideia nahiko garbi izan, zuek irrikaz itxaron dezazuen...
teknologia gabe etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
teknologia gabe etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2015(e)ko urriaren 9(a), ostirala
2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea
ARGAZKI ELKARRIZKETA
Konektaturik egoteak izan ditzakeen abantailak desabantaila bihurtzeko aukera gertatzeko arrisku handi baten aurrean gaudela esan dezakegu, eta teknologia berrietatik aldentzeko momentu gutxi ditugu, gero eta gutxiago gainera, baina momentu horiek dira bizitzan gehien balio dutenak, estresak gidatutako mundu honetatik deskonektatzeko. Honako momentu hauek dira gehien apreziatzen ditudanak nire eguneroko bizitzan:
1.- SASKIBALOIA
![]() |
| 2014-2015 Astigarragako Mundarro taldea |
2.- BEHOBIA-DONOSTIA LASTERKETA
![]() |
| 2014ko Behobiako dortsala |
3.- LAGUNAK
Nork ez du unerik bere bizitzan, betiko lagunekin egoteko? 2 urte nituenetik bizitza osoan nire alboan egon dira, bigarren familia baten gisakoa dela esan dezaket, beraiekin eskolan egotean gurasoekin baino gehiago egoten bainintzen. Ikaragarria da hainbeste urteren ondoren oraindik ere elkarrekin jarraitzea. Gainera, teknologia berrien erabilpena ekiditeko ohitura bat daukagu: mugikorra hartzen duen lehenak ordantzen du arratsalde edo egun horretako lehenengo erronda tabernan.4.- BIDAIATZEA
![]() |
| Donibane Lohitzune |
5.- IBILALDIAK
Egia da ez ditudala gehiegitan egiten, baina egiten ditudanean sentsazio oso onak eragiten dizkit. Batez ere leku alturen batera joatean, bertatik bistak ikusteko, eta aire garbiagoa arnasteko.6.- UDALEKUAK
Urtean behin diren arren, eta gehiagotan izatea gustatuko litzaidakeen arren, udaran begirale gisa joatean, 12 egun egoten gara guztiz deskonektaturik, erabiltzen ditugun gailu aurreratuenak dutxak eta komunak direlarik.7.- AISIALDI TALDEA
Bi astetik behin LH nahiz DBHko haurrekin batzen gara larunbatetan, arratsalde edo goiz eder bat pasatzeko, eta nire mundutik pixka bat deskonektatzeko.8.- DONOSTIA
Zein ederra den gure hiria... Leku ezkutu eta paisai oso politak aurkezten dizkigularik. Ez dago hemendik bakarrik ibili eta gozatzea bezain ona den beste sentsaziorik.
Etiketak:
aisia,
argazkia,
behobia,
bidaiak,
donostia,
elkarrizketa,
ibilaldiak,
kirola,
lagunak,
parranda,
saskibaloia,
teknologia gabe,
udalekuak
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



